"Ezker abertzaleak gaurko atxiloketen inguruan egiten duen gogoeta beti egiten duen bera da: errepresioa ez da bidea", adierazi du Miren Legorburu ezker abertzaleko hautetsiak. "Argi utzi dugu zein diren oinarriak auzi politikoari irtenbidea emateko, eta apustu politiko horretan gaude".
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak ere ildo horretatik jo du, esanez "auzia konpontzeko ekimena hartzen" ari dela ezker abertzalea eta "hilabeteak lanean" ari dela "ziklo berriari" hasiera eman ahal izateko. "Espainiako Estatuak, ordea, estrategia errepresibo berean jarraitzen du". Auzia konpontzeko"denon ekarpena beharrezkoa" dela nabarmendu du.
Ezker abertzaleak berretsi du "errepresioa" ez dela bidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu