Ezker abertzalearen ustez "bidegabea" da Mikel Alvarez Forcada Mugitu! mugimenduko kidearen aurkako akusazioa, eta elkartasuna agertu die Alvarezi eta harekin batera inputatuta dauden beste hiru kideei.
"Pertsona publiko bati tartak botatzeagatik hainbat urteko kartzela zigorra eskatzea eta terrorismo delitu gisa hartzea bakarrik uler daiteke Madrildik Euskal Herriarekiko aplikatzen den errepresioaren ikuspegitik", azaldu dute ohar baten bidez.