Euskal Herriko gatazka politikoa "gordina" dela deritzo ezker abertzaleak, eta manifestazioen debekuak, atxiloketa masiboak, torturak, alderdi eta erakundeen legez kanporatzeak, espetxeratzeak, epaiketak eta ETAren ekintza armatuak aipatu ditu horren isla gisa. "Nabarmena da gatazkari konponbidea emateko premia dagoela, herri honen erabaki eskubidean oinarrituta". Hala, Espainiako Konstituzioa gainditu egin behar dela iritzi dio.
"Euskal Herrian ez dago demokraziarik", esan du ezker abertzaleak, prentsa ohar baten bidez, "egitasmo politiko denak ezin baitira defenditu".
Orain, ETAren atentatuekin, "berriro ezker abertzalea kriminalizatu" egin nahiko dutela uste du, baina berak "erantzukizun politikoz" jokatuko duela.
Ezker abertzaleak dio gatazka politiko "gordinari" konponbidea emateko "premia" dagoela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu