Ezker abertzaleak EAJren "moral bikoitza" salatu du

2011ko irailaren 10a
13:43
Entzun

 

Ezker abertzaleak ohar bat kaleratu du Eudeleko karguen banaketarako EAJk PP eta PSErekin erdietsitako akordioaren harira, eta slaatu du akordio hori alderdi jeltzalearen "moral bikoitzaren" beste adibide bat baino ez dela.

"Euskal Herrian abian den bake eta normalizazio prozesuari PPk eta PSEk etengabe oztopoak jartzen dizkioten arren, Euskal Herrian zein Madrilen PSOE eta PPrekin akordioak erdiesteko edota estrategiak partekatzeko arazorik ez du EAJren zuzendaritzak" salatu du ezker abertzaleak. "Bitartean, herri bezala dagozkigun eskubideen defentsa bateratua burutzearen alde agertzen garenokin elkarlanari uko egiten dio EAJren zuzendaritzak, horretarako aitzakiak eta argudio ahulak erabiliaz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.