Ezker abertzaleak hainbat ekimen burutuko ditu larunbatean legalizazioa eskatuz

2010eko abenduaren 15a
15:52
Entzun
Ezker abertzaleak legalizazioa eskatuko du larunbatean, Euskal Herriko hainbat herrietan burutuko dituen ekimenen bidez. Besteak beste, helburu horrekin giza kateak egin eta argazkiak aterako dituzte, tokian tokian. Ezkerabertzalea.info webguneak jaso duenez, Sopelan (Bizkaia) eta Soraluzen (Gipuzkoa) egingo dituzte giza kateak, eta Azpeitian eta Getarian (Gipuzkoa) bilkurak egingo dituzte kalean.

Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez, ekimen horiekin bideo bat nahi da grabatu, ondoren legalizazioaren aldeko dokumental bat egiteko. Ekimen guztien leloa proiektu politiko guztientzat berdintasuna eskatzea izango da, "instituzioetan dagokien ordezkaritza izan dezaten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.