Ezker abertzalearekin gertatzen ari denak "normaltasun demokratikorik eza" erakusten du, Aralarren iduriko

2011ko otsailaren 5a
17:22
Entzun
Datorren astelehenean ezker abertzalearen alderdi berriaren estatutuen aurkezpenean Aralarrek parte hartuko duela baieztatu du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak, nahiz eta indar politiko batek ekitaldi hori egin beharra "normaltasun demokratikorik ezaren" adierazle iruditzen zaion.

"Bide politikoetatik ari den inori ez litzaioke betorik ezarri behar, eta ez luke ETAk edo beste edozein erakundek egiten duenak baldintzatu behar", nabarmendu du Aralarreko buruzagiak. "Era berean, armak behin betiko uztea ez luke Estatuak egiten duenak baldintzatu behar", erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.