Ezker abertzalearen ustez, Conde Pumpidok onartu du hauteskundeak "iruzurra" direla

2007ko maiatzaren 18a
16:18
Entzun
Ezker abertzaleko bozeramaile Pernando Barrenak gaur esan duenez, "Candido Conde Pumpidok atzo inplizituki onartu zuen bere jokabidearekin eskubideak urratzen dituela eta hauteskundeak hasieratik iruzurra direla”.

Izan ere, Abertzale Sozialista izeneko hautesle elkarte guztiak eta EAE-ANVko 133 zerrenda baliogabetzeko eskatu, eta Espainiako Justiziak guztiak atzera bota ostean, egoerak atzerabueltarik ez duela jakinda, honakoa esan zuen atzo Candido Conde Pumpido Espainiako fiskalburuak: "Agian, urrutiegi joan gara, baina galbahea pasatu du". Erabakiak herri batzuk hautagaitzarik gabe uztea ekarri du.

Barrenak eskerrak eman dizkio Espainiako fiskal nagusiari, “estatuaren jarrera zein izan den azaldu duelako”. Gainontzeko alderdiei galdetu die ea hauteskundeen ostean “ezer gertatuko ez balitz bezala” karguak hartuko dituzten. Ezker abertzaleak "uneoro" salatuko ditu “Guantanamo elektorala kudeatzen duten pertsona eta alderdiak".

Milaka pertsonen eskubideen "urraketa"

Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak milaka pertsonen" eskubide zibil eta politikoak urratu" direla salatu du, eta erabaki politikoa izan dela aldarrikatu du. Haren hitzetan, "PSOEko Gobernuaren eta bere aliatu EAJren artean harturikoa izan da". Alderdien Legearen aurka daudela dioten alderdiek azken erabakiak "normaltasunez" eta "hoztasunez" hartu dituztela nabarmendu du Diezek.

ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietaren ustez, "horrelako gauzak Espainian eta inolako izaera demokratikorik ez duten herrialdeetan baino ez dira gertatzen". ELAko buruari "txistea" iruditu zaio Conde Pumpidok esandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.