Gaurko Euskal Herrian Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Nazioarteko Konferentziaren ostean, ezker abertzaleak agerraldi "solemne" bat egingo du bihar, berak gaur jakinarazi duenez, "egoera politiko berriaren inguruko hausnarketa jasotzen duen adierazpen bat aurkezteko".
Agerraldian "ezker abertzaleko hamarna militante erreferentzialek" hartuko dute parte.
Prentsaurrekoa 11:30etik aurrera izango da, Donostian, Hesperia hotelean.