Hainbat sindikatuk Hego Euskal Herrian bihar greba orokorra egiteko deialdia ez dute babestuko Ezker Batuak eta UPNk.
Ezker Batuaren arabera, "ez da gizartearen greba, baizik eta izaera politikoa du". Langile bakoitzak greba orokorrarekin bat egin ala ez erabakitzeko eskubidea duela gaineratu du EBk.
Carlos Garcia Adanero UPNko idazkari nagusiak langileei greba ez babesteko deia egin die, "nazionalismoaren zerbitzura dagoen deialdi politikoa" dela argudiatuta. "Batez ere saltoki eta enpresa txikiak jasaten ari diren mehatxuei eta presioei" jaramonik ez egiteko esan die Garcia Adanerok.
NaBaik greba orokorrarekin bat egiteko asmoa kritikatu du UPNko idazkari nagusiak, horren "jarrera nazionalista nafarren gehiengoarekin bat ez datorrela" adieraziz.
Ezker Batua eta UPN greba orokorraren aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu