Fagorrek 150 langile aurrejubilatu edo beste enpresetara bidaliko ditu

2008ko urriaren 17a
12:05
Entzun
Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresak nazioarteko krisia eta kontsumo beherakada medio, 150 langile kaleratuko ditu; horietako batzuei aurrejubilazioa emango die eta beste batzuk Mondragon korporazioko beste enpresetara bidaliko ditu. Gaur egun, Fagorrek lau mila langile ditu Euskal Herrian. Aldaketa poliki gertatuko dela adierazi dute Fagorretik, urte amaierarako edo 2009 hasierarako.

Fagorrek egun 19 fabrika ditu sei herrialdetan banatuak; horietako zortzi Euskal Herrian daude. Etxetresna elektrikoen sektoreko bosgarren enpresa garrantzitsuena da Europan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.