Falangeri "bizkarra" emateko eskatu die Trebiñuko herritarrei Ahaztuak 1936-1977 elkarteak

2009ko otsailaren 24a
16:36
Entzun
Espainiako Falange alderdi ultraeskuindarrari "bizkarra" emateko eskatu die Ahaztuak elkarteak Trebiñuko (Araba) herritarrei. 36ko gerran frankistek fusilatu eta desagerrarazitakoen aldeko elkarteak salatu du Falange Españolak ekitaldi politikoa egin nahi duela datorren larunbatean Trebiñun, eta hori frankismoaren biktimentzat "iraina" dela azaldu du. Berez, hauteskunde bezperan debekatuta daude ekitaldi politikoak, botoa eskatzeko badira, bederen, baina eztabaida dago Trebiñuko konderria ofizialki Burgosi (Gaztela eta Leon, Espainia) delako, jatorriz eta herritarren sentimenduez (maiz galdeketetan adierazia) Euskal Herria da, eta Arabako gainerako lurraldeez inguratua dago.

Ahaztuak 1936-1977 memoria historikoaren aldeko eta frankismoaren biktimak biltzen dituen elkarteren iritzian, falangistak Trebiñun egotea "iraina" da inguru horretan dauden frankismoaren dozenaka biktimentzat. "Ezin gara isilik geratu halako zirikatze baten aurrean", esan du elkarteak ohar batean. "Falange ideologia faxistako alderdia da, eta terrorismo frankistaren sustatzaileen eta exekutatzaileen oinordekoa".

Hori dela eta, eskakizun zehatza egin diete Trebiñuko biztanleei: Balkoietan ikurrinak eta bandera errepublikanoak jartzeko eta kaleak husteko, "herriak bizkarra ematen diela erakusteko".

Halaber, eskualde bereko beste herri batean, Argantzonen, egingo duten Euskal Jaian parte hartzeko deia egin du Ahaztuak-ek. Bertan, frankismoak Trebiñun hildakoei buruzko txostenak banatuko dituzte.

Falangek larunbatean Trebiñun ekitaldia egingo duela salatu du Ahaztuak elkarteak

Espainiako Falange alderdi ultraeskuindarrari "bizkarra" emateko eskatu die gaur Ahaztuak elkarteak Trebiñuko (Araba) herritarrei. 36ko gerran frankistek fusilatu eta desagerrarazitakoen aldeko elkarteak salatu du Falange Españolak ekitaldi politikoa egin nahi duela datorren larunbatean Trebiñun, eta hori frankismoaren biktimentzat "iraina" dela azaldu du. Berez, hauteskunde bezperan debekatuta daude ekitaldi politikoak, botoa eskatzeko badira, bederen.

Ahaztuak 1936-1977 memoria historikoaren aldeko eta frankismoaren biktimak biltzen dituen elkarteren iritzian, falangistak Trebiñun egotea "iraina" da inguru horretan dauden frankismoaren dozenaka biktimentzat. "Ezin gara isilik geratu halako zirikatze baten aurrean", esan du elkarteak ohar batean. "Falange ideologia faxistako alderdia da, eta terrorismo frankistaren sustatzaileen eta exekutatzaileen oinordekoa".

Hori dela eta, eskakizun zehatza egin diete Trebiñuko biztanleei: Balkoietan ikurrinak eta bandera errepublikanoak jartzeko eta kaleak husteko, "herriak bizkarra ematen diela erakusteko".

Halaber, eskualde bereko beste herri batean, Argantzonen, egingo duten Euskal Jaian parte hartzeko deia egin du Ahaztuak-ek. Bertan, frankismoak Trebiñun hildakoei buruzko txostenak banatuko dituzte.

Elkartearen arabera, 32 lagun hil zituzten frankistek Trebiñun 1936an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.