Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroari EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide diren presoek egin dituzten hurbiltzeko eskaeren berririk ez duela baieztatu du. Espainiako Kongresuko korridoreetan galdegin die kazetariek gaiaren inguruan, eta adierazi du eskaerak horiek gauzatzen badira, "legea aplikatuz" eta "banan bana" aztertuko dituela gobernuak. Edozein kasutan, baieztatu du espetxe onurak lortzeko "eragindako mina aitortzea" eta "erakunde terroristarengandik bereiztea" exijitzen duela legeak.
Fernandez Diaz: "Ez dut presoen eskaeren berri"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu