Fidel Castro Kubako buruzagiaren ustez, britainiar soldaduak Irango uretan sartu izana "probokazioa" da, eta horrek beste gerra bat sor dezake, "gasa eta petroleoagatik", eta horrek "gizakia holokaustoaren atarian" jar dezakeela esan du Granma egunkarian idatzi duen Genozidioaren nazioartekotzea artikuluan.
"Ameriketako Estatu Batuak [AEB] bezalako botere batentzat, Irango azkeneko fabrika deuseztea erraza da, baina zailena gero etorriko litzateke, sinesmen musulmana dutenen kontrako gerran hasiko balira", idatzi du Castrok, eta kubatarrentzat sinesmen musulmana dutenek "errespetu osoa" dutela dio.
Lehengo astean ere idatzi zuen beste gutun bat egunkari berean eta orain, orduan bezala, Kubako agintariak AEBek etanola bezalako erregai alternatiboak sustatzeko daukaten politika salatu du.
Zortzi hilabete dira Fidel Castrok osasun arazo batengatik anaia Rauli Kubako presidente eskumenak eman zizkiola (uztailaren 31n).
Fidel Castrok dio beste gerra bat sor daitekeela Irango afera dela-eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu