Filipinetan bi haur hil dira luizi batean

2011ko urtarrilaren 3a
14:21
Entzun
Urak hainbat lagun hil ditu Filipinetan ere. Herrialdearen ekialdean eta hegoaldean ari dira kalte handienak jasaten, eta dagoeneko bost pertsona hil dira. Azken hildakoak urte bateko eta bost urteko bi haur dira, luizi baten ondorioz hildakoak, Manilatik 675 kilometrora. Atzo, gainera, ostiralean galdu zen gazte baten gorpua aurkitu zuten Bicol penintsulan. Ostiralean bertan, bi pertsona hil ziren Luzon uhartean. Euritea da oraingoa Filipinetan. Ekainean hasten da euria, eta berez azaroan edo abenduan amaitzen da, baina orain ohi ez bezala ari da luzatzen. Meteorologia adituen arabera, Itsaso Bareko zenbait haize lasterren aldaketak luzatu du euritea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.