Idoia Zenarruzabeitia EAEko lehendakariordeak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, Correo taldeko egunkariek kaleratu duen filtrazioak "irudi zehatz bat eman nahi du eztabaida baldintzatzeko".
"Gizarteari lasaitasun eza ematea da mezu oker horren helburu nagusia, 'independetziarako bidea' eta 'zatiketarako bidea' bezalako mezuak bidaliz" zehaztu du lehendakariordeak. Zenarruzabeitiaren arabera, informazio horiek "nahasmena sortu eta eztabaida baldintzatu nahi dute, edo agian eztabaida hori nola edo hala saihestu".
"Euskal gizarteak modu libre, demokratiko eta baketsu batean bere etorkizuna erabakitzea eta Espainiarekin eduki nahi den harreman mota zehaztea da proposamenaren helburua", azpimarratu du Zenarruzabeitiak
Filtrazioarean asmoa "nahasmena sortzea" eta "eztabaida baldintzatzea" dela esan du Zenarruzabeitiak
"Euskal gizarteak modu libre, demokratiko eta baketsu batean bere etorkizuna erabakitzea da proposamaren asmoa", azpimarratu du EAEko lehendakariordeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu