Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak inpugnatutako EAE-ANVren zerrendak baliogabetu ditu Gorenak
Gau osoa deliberatzen igaro ondoren, atzo goizeko lehen orduan erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak EAE-ANVren 133 zerrenda baliogabetzea; hau da, Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak inpugnatutako guztiak. 06:45ean plazaratu zuen Gorenak baliogabetze autoa, 156 orrikoa. Funtsean, EAE-ANVren zerrenda horiek Batasuneko buruzagiek "sortu eta gidatu" zituztela argudiatu du Gorenak, nahiz eta horretarako legezko alderdi bat baliatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu