Estatuko Fiskal Nagusi Candido Conde-Pumpidok gaur azaldu duenez, ikuskizun dago Fiskaltzak Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea Otegi baldintzarik gabe kartzelatzeko eskatuko duen ala ez. "Gaur arratsaldean ikusiko dugu, baina Legea modu berean ezarri behar zaie beti hiritar guztiei".
Fiskaltzak Otegi baldintza gabe espetxeratzeko eskaria egingo duen ala ez galdetu diote gaur Conde-Pumpidori. Gai horri buruzko erabakien gainean ez duela adierazpenik egingo azaldu du eta "espainiarrek agerraldia gertatzen denean" jakingo dutela zein izan den Fiskaltzaren erabakia.
"Erabaki hertsiki judizialak"
Bestalde, Juan Fernando Lopez Aguilar Espainiako Justizia ministroak ez du "irakurketa politikorik" egin nahi izan. "Ez dut balorazioarik eta usterik agertu nahi erabaki hertsiki judizialen aurrean". Fiskaltzaren erabakiak, "gai judizialak" direla azpimarratu du Lopez Aguilarrek eta gaineratu duenez, "ez lirateke ustez izan ditzaketen ondorio politikoen erabera neurtu behar".
Su-etena
Fiskaltzaren eskaera ikuskizun dagoela esan du Conde-Pumpidok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu