Fleury-Merogisko preso emakumezkoek salatu dute egoera gogorrean daudela

2014ko apirilaren 24a
13:21
Entzun

Fleury-Merogis Parisko kartzelan dauden sei euskal preso emakumezkoek gutun baten bidez salatu dute "gau eta egun kontrolatuak" daudela espetxeko langileen aldetik. "Gure mugimendu guztiak koaderno batean apuntatzen dituzte. Patioan norekin hitz egiten dugun, norekin ibiltzen garen edo zer egiten dugun apuntatzen dute. Gauez bi orduro kontrolak dauzkagu, ziegako argia pizten dute, atea jotzen dute...". Lagun eta senideen bisitetara joatean ere kontrolak izaten dituztela adierazi dute. "Bisitatik itzultzean edo espetxetik irtetean —medikuarengana edo epaiketara joateko— biluztera behartzen gaituzte".

Egoera horretan "urteetan" daudela gaitzetsi dute Fleury-Merogisko euskal preso emakumezkoek. Jakinarazi dute protestak egin izan dituztela, espetxeko arduradunei egoeraren berri eman izan dietela, baina arazoa ez dela konpondu. Gainera, duela bost hilabetetik espetxean arduradun berriak dituzte eta, preso haien arabera, funtzionamendua lehen baino "zorrotzagoa" da. "Elkarrizketarako aukerarik ez dute ematen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.