Francisco Palaciosek bertan behera utzi du gose eta egarri greba

2008ko irailaren 9a
13:03
Entzun
Langraizko (Araba) espetxeko gela psikiatriko batetik 8. modulura eraman dutela-eta ostiralean hasitako gose eta egarri greba bertan behera utzi du Francisco Palacios preso santurtziarrak.

Curtisen (Galizia) daukate preso Palacios, baina epaiketa baten harira Langraizera aldatu zuten joan den astean. Preso sozial batekin jarri zuten ziegan, eta horri uko egin zionez, gela psikiatriko batera eraman zuten. Horren kontra protesta egiteko gose eta egarri greba egin du ostiraletik atzora bitartean.

8. modulura eraman dutenez, Palaciosek betetzat jo du grebaren xedea, eta bertan behera utzi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.