2005eko apiriletik hona ETAk Frantzian egin dituen lapurreten zerrenda egin dute Frantziako segurtasun indarretako buruzagiek, eta zerrenda horretan sartu dute urriaren 23an Frantzia hego-ekialdean egindako pistola lapurreta. Beraz, orain arte garbi azaldu ez bazuen ere, ETAri egozten die lapurreta hori.
Ustezko 14 etakideri Frantzian egiten ari zaizkien epaiketan eman dute zerrenda horren berri, poliziaren goi karguek. Bake prozesuari erreferentzia eginez zera esan dute: "lapurreta honek arazo bat sortzen du prozesu honi begira dagoen ororentzat". Gaineratu dutenez: "ETAren jardunak jarraitu egiten du Frantzian, komatxo artean esanda lehen bezala".
Politika
Frantziak ETAri egotzi dio armen lapurreta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu