Frantziak Goio Jimenez Espainiaratuko du

2011ko apirilaren 15a
12:58
Entzun

Paueko Auzitegiak (Frantzia) Goio Jimenez Morales (Tolosa, 56 urte) ustezko etakidea Espainiaratzea erabaki du, euroagindu eskaera dela eta. Defentsak hiru eguneko epea dauka helegitea sartzeko.

Jimenez martxoan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Nafarroa Beherean. 2009an ere atzeman zuten, baina libre geratu zen.

2001ean Jose Maria Aznar Espainiako orduko presidentearen aurkako atentatu saioan parte hartzea egozten diote.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.