Frantziak uste du Europako itun fiskala "hazkunderako estrategia batekin" osatu behar dela

2012ko maiatzaren 17a
11:36
Entzun

Pierre Moscovici Frantziako Ekonomia eta Finantza ministro berriak gaur adierazi du Frantziak ez duela Europako itun fiskala berretsiko, ez behintzat "orain arte dagoen bezala". Moscoviciren arabera, ituna "hazkunderako estrategia batekin" osatzea beharrezkoa da.

Kargua hartzeko ekitaldiaren ondoren Moscovicik azaldu du Europa "lehentasunezko gaia" izango dela, bai "Greziako krisiagatik", baita hazkunderako mesedegarria izango den "Europaren eraikuntza berbideratzeagatik" ere.

"Badakigu bakarka ezin dela hori egin", esan du. Horregatik, Europako Batasuneko kide guztiekin lan egiteko prest agertu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.