Frantziako Fiskaltzaren ustez, Bengoa eta Sanchez Capbretongo erasoaren susmagarri dira

2007ko abenduaren 7a
16:15
Entzun
Frantziako Fiskaltzaren ustez, Asier Bengoa eta Saioa Sanchez ustezko etakideak Capbretongo erasoa egin izanaren susmagarri dira, gaur jakinarazi duenez. Bi guardia zibil hil dira erasoaren ondorioz: Raul Centeno larunbatean bertan eta Fernando Trapero herenegun.

Bengoa eta Sanchez asteazkenean atzeman zituen Frantziako Poliziak, Lozere departamenduan, eta Fiskaltzak gaur arte auto baten lapurreta saioa egitea leporatzen zien.

Fiskaltzak dio kotxe horretan topatutako bala zorroak eta Capbretongoak ezaugarri berekoak direla.

Atzotik Parisen dauzkate atxilotuta Bengoa eta Sanchez, inkomunikatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.