Erreakzioak

Frantziako Gobernuaren "errepresioa" salatu dute Aitzinak eta EH Baik

2016ko maiatzaren 23a
16:03
Entzun

Teo Salamonen atxiloketa salatu dute Aitzina gazte antolakundeak eta EH Bai koalizioak, ohar bidez. Aitzinak adierazi duenez, euskal gazteriaren kontrako "beste kolpe bat" izan da Baionako gaztearen atxiloketa. Taldearen ustez, Frantziako Gobernuak euskal gazteria "zigortu eta beldurtu" nahi izan du "gazte abertzale eta ezkertiar bat" atxilotuz, "bere tresna nagusia den indar polizialaren bidez". Gobernuak euskal gazteria "behin eta berriz kriminalizatzen" duela gaitzetsi du: "Bake prozesuan engaiatu ordez frantses estatuak errepresioan oinarritutako ofentsiban segitzen du".

EH Baik nabarmendu duenez, azken urteotan "gizartearen gehiengo zabal batek" konponbide prozesuak aitzina egitea aldarrikatu du, eta horrelako testunguru batean atxiloketek "ez lukete egon behar". Atzinak ere gobernuari eskatu dio "errepresio gordin eta itsua" gelditzeko, eta gatazkaren konponbidean urratsak egitea galdegin dio: "Herri honek bakea ezagutzeko eskubidea du, gatazka konpontzeko eskubidea duen bezainbeste". Gaur arratsaldean 18:30ean Baionako polizia etxearen aitzinean eginen duten elkarretaratzera deitu dute bi taldeek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.