Francesco Frattini Europako Batzordeko lehendakariordeak ez du elkarrizketari buruzko aipamen zehatzik egin: "Espainiako instituzio demokratikoek bide egokia" hartzen asmatuko dutela eta "terrorismoaren aurka batasuna" behar dela azpimarratu du. Hala ere, beren ebazpena atzera bota eta hitzaldi horretan oinarritutako beste bat popularrekin hitzartzeko prest agertu da Enrique Baron Europako Legebiltzarreko Espainiako sozialisten bozeramailea.
"Konpromisoa hartzeko ebazpen bat nahi bada, [Europako] Batzordearen testua egokia izan daiteke. Akordiorako oinarri ona izan daiteke, baina gorren arteko elkarrizketa batean gaude", esan du Baronek. Frattiniren testuaren inguruan bat-egiteko proposamena Martin Schulz talde sozialistaren buruzagiari dagoeneko helarazi diola, eta orain arte beren ebazpenarekin bat egin dute beste talde parlamentarioak proposamen berria onartzeko prest izango direla erantsi du. Hala ere, popularrek onartzen ez badute formalki ez duetela aurkeztuko agertu du.
Frantziako armen lapurreta "oso larria" dela azpimarratu du eurodiputatu espainiarrak, baina gertakari horien larritasunak berak jartzen duela agerian indarkeria konpontzeko zerbait egiteko premia.
Frattiniren hitzaldian oinarritutako ebazpen komuna hitzartzea proposatu diete sozialistek popularrei azken unean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu