Ezezagun batzuek bi edukiontzi erre dituzte bart Galdakaon (Bizkaia), bi kaletan. Su-hiltzaileen beharra izan da haiek itzaltzeko, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Ez da kalte pertsonalik izan eta ondoan aparkatutako autoek ere ez dute kalterik izan.
Aurreneko edukiontzia Bizkai kalean erre dute, goizeko hirurak hogei gutxi aldera. Estanislao Irazabal kalean kiskali dute bigarrena, hamar minutu beranduago.
Galdakaon bi edukiontzi erre dituzte bart
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu