Garaiondo eta Egigurenen atxiloketa

2003ko azaroaren 24a
13:13
Entzun
Espainiako Poliziak Mikel Garaiondo atxilotu zuen ostegun goizaldean Eibarren (Gipuzkoa) eta Maider Egiguren Azpeitian (Gipuzkoa). Polizia iturrien arabera, bi atxiloketa hauek astearte goizaldean Espainiako Poliziak, Gipuzkoan, Iruñean eta Sevillan egindako hamabi atxiloketekin zerikusia dute.

Polizia iturriek emandako azalpenen arabera, atxiloketa berrietako bat atzo gauean izan zen, eta bestea gaur goizean egin dute.

Astearteko operazioaren haritik, Ibon Fernandez Iradi 'Susper' ETAko kideari atzemandako agiriekin zutela zerikusia atxiloketek azaldu zuen Angel Acebes Espainiako Barne ministroak. Halaber, ETAren sarea berregiteko ahaleginean jardutea egotzi zien atxilo hartutakoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.