Gernikako (Bizkaia) Instrukzio Epaitegiko epaileak M.H.B. 24 urtekoa espetxeratzeko agindua eman du, Aintzane Garai hiltzea leporatuta.
Hainbat komunikabidek zabaldu zutenez, Garariren mutil-lagun ohiak aitortu egin zuen berak hil zuela Barrikako neska gaztea. BERRIA Ertzaintzarekin harremanetan jarri bazen ere, Ertzaintzak ez zuen albistea baieztatu ezta gezurtatu ere. Ikerketak sekretupean jarraitzen duela azaldu zuen. Euskadi Irratiaren hitzetan, egun hauetan hilketaren inguruan ezagutu diren datu guztiak baieztatu ditu mutilak.
Garairen mutil-lagun ohia espetxeratzeko agindu du epaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu