Allah-Las musika taldea kontzertu bat ematekoa zen Rotterdameko areto batean, baina bertan behera utzi dute emanaldia, agintarien aginduz. Kontzertua egitekoa zen inguruetan gas bonbonak zituen ibilgailu bat atzeman dute poliziek, eta segurtzat jo dute atentatu bat egiteko asmotan zirela.
Espainiako Poliziak abisua emana zien Herbeheretako Poliziari, kontzertu horren inguruan gerta zitekeela "eraso terrorista" bat. Jakinaren gainean izaki, poliziek Espainiako matrikula duen ibilgailu bat aurkitu dute Rotterdamgo kaleetan. Iturri batzuen arabera, gas bonbonaz kargatua zegoen. Gidaria, Espainiako nortasun agiria duena, atxilotu egin dute.