Gas krisiaren kronologia

2009ko urtarrilaren 9a
12:40
Entzun
2006ko urtarrilaren 1a. Gasaren prezioaren proposamena ez zuen onartu Naftogazek; ondorioz, Errusiak gasaren presioa txikitu zuen.

2006ko urtarrilaren 2a. Errusiako gasaren menpe zeuden Austria, Eslovakia, Eslovenia eta Kroaziak gas hornikuntzan %30eko murrizketa jasan zuten. Ukrainari 100 milioi metro kubiko gas desbideratzea egotzi zion Errusiak.

2006ko urtarrilaren 4a. Errusiak eta Ukrainak gas hornikuntzaren inguruko bost urteko akordioa egin zuten. Ukrainak mila metro kubiko gas 95 dolarretan erosiko zion Errusiari.

2007ko urriaren 2a. Ukrainak 1.300 milioi dolar zor zizkiola salatu zuen Gazpromek eta gasa etetea gerta zitekeela iragarri zuen.

2007ko abenduaren 4a. Errusiak eta Ukrainak 2008ko gasaren prezioak finkatu zituzten. 130 dolarretatik 179,5 dolarretara igo zen mila metro kubiko gasaren prezioa.

2008ko otsailaren 12a. Ukrainaren zorraren inguruko akordioa lortu zuten Kievek eta Moskuk, eta prezioari eutsi egin zioten.

2008ko martxoaren 4a. Gazpromek 48 ordutan %50 murriztu zuen Ukrainara zihoan gasaren hornikuntza, zorrak ordaindu gabe jarraitzen zutelako.

2008ko martxoaren 5a. Naftogazekin akordio bat lortu zuen Gazpromek, eta gasaren hornikuntza %100era itzuli zen.

2008ko azaroaren 25a. Urtea amaitu aurretik Ukrainak 2.409 milioi dolar ordaindu behar zizkion Errusiari.

2008ko urtarrilaren 18a. Ukrainak azaroko eta abenduko zorra ordaintzen ez bazuen, hornikuntza etetearekin mehatxu egin zion Errusiak.

2008ko abenduaren 31. Gazpromen eta Naftogazen arteko negoziaketek porrot egin zutela adierazi zuten, eta urtarrilaren 1ean gas hornikuntza etengo zuela iragarri.

2009ko urtarrilaren 1a. Errusiak Ukrainarako gasa eten zuen, eta Europarakoa handitu.

2009ko urtarrilaren 5a. Vladimir Putin Errusiako lehen ministroak gas hornikuntza guztiak eten zituen.

2009ko urtarrilaren 6a. Gasaren krisiaren ondorioz, Europako hainbat herrialde gasik gabe geratu ziren.

2009ko urtarrilaren 7a. EBk Ukrainara nazioarteko begiraleak bidaltzeko proposamena egin zien Ukrainari eta Errusiari.

2009ko urtarrilaren 8a. Errusiak begiraleak errusiarrak ez baziren EBren proposamenari uko egingo ziola iragarri zuen.

2009ko urtarrilaren 9a. Errusia eta EB begiraleen inguruko akordiora iritsi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.