Dimitri Medvedev Errusiako Lehen ministroak adierazi du, Kievek zor duenaren zati bat ordaintzen badu, Errusia prest legokeela gasaren prezioa eta horniduraren baldintzak aztertzeko. "Inork ez du inoiz esan: Ordaindu oraintxe 4.000 milioi dolar". Kievek zorra ordainduko duela erakutsi behar du Errusiaren ustez, eta zati bat ordainduko balu, elkarrizketari berrekingo liokete.
Ukrainak esan zuen Errusiak gas hornidura "tresna politiko gisa" erabili duela, eta gasaren prezioa merketu beharko lukeela uste du. Egun 1.000 metro kubikoko 485 dolarrean dago neurria, eta 268,5era jaistea eskatu du Kievek.
Igandean bilera egingo dute Berlinen Aleksandr Novak Errusiako Energia ministroak eta Guenther Oettinger Europako Energia komisarioak, hiruen arteko bilerarako eguna eta ordua finkatzeko.