Vital Kutxaren bulego bati su ematen saiatu dira bart Gasteizen, eta Ertzaintzak ustezko egilea atxilotu egin du gaur arratsaldeko bostak aldera, Gasteizen bertan. 50 urteko gizonezkoa da -JJ.M.I.-, hirikoa bertakoa. Gizonezkoa bera agertu da ertzain-etxean, bere bila ari zirela jakitean, Ertzaintzak esan duenez.
2003an ere atzeman zuten, bulego berari eraso egin ziolakoan.
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak agertu duenez, bart likido sugarria bota dute Valladolid kalean Vital Kutxaren bulegora, eta ondoren sute txiki bat eragin dute. Aipatutako iturrien arabera, suteak ez du kalte handirik eragin: fatxada belztea baino ez.
Gasteizko gaurko erasoaren ustezko egilea atxilotu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu