Presoen aldeko pankarta kendu du Ertzaintzak Gasteizko gaztetxetik eta bertan zeudenak adierazi dutenez, lagun bat atxilotu du.
Atzo, Getariatik (Gipuzkoa) eta Baztanetik (Nafarroa) ere kendu zituzten presoen aldeko aldarriak.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren aginduz, presoen argazkiak kentzen ari da Ertzaintza, irudiok "terrorismoa goresten" dutelakoan. Nafarroako Gobernuak ere Guardia Zibilari, Espainiako Poliziari eta foruzainei ere presoen argazkiak kentzeko agindu die.
Gasteizko gaztetxetik presoen aldeko pankarta kendu eta lagun bat atxilotu du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu