Gaur abokatuen eta legelarien elkarretaratzea Donostian, 13:00etan

2009ko azaroaren 13a
09:02
Entzun
Abokatuek, legelariek eta zuzenbide arloko kideek Egunkaria libre! lelopean bilkura egingo dute gaur, Donostian. Bulebarrean izango da, 13:00etatik aurrera. Deialdia irekia da.

Azkeneko asteetan euskal zinemako hainbat lagunek, kirolariek, politikariek, bertsolariek, idazleek eta argitaletxeetako ordezkariek, eta musikariek eta diskoetxeetako ordezkariek egin dituzte auziaren kontrako elkarretaratzeak.

Herrietan ere ekimenak antolatzen eta egiten ari dira.

Egunkaria auziko itxierari buruzko epaiketa aste batzuk barru hastea espero dute. 2003ko otsailean itxi zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.