10:00: Dianak izango dira eguna hasteko.
10:30: Yoga saioa, Askatasun plazan.
10:00: Pilota partida. Besten karietara antolatu gazteen txapelketako finala jokatuko da Moderne trinketean.
12:00: Leon erregearen iratzartzea Herriko Etxeko balkoitik.
12:30: Leon erregearen gorteko buruhandien desfilea, txarangek lagundurik, karriketan gaindi. San Andres elizatik hasiko dute ibilaldia, eta Herriko Etxean bururatuko dute.
13:00: Kantakito Xaho kaian. Ehun kantari eta beste ehun musikari elkartuko dira, euskal kantuak kantatzeko.
13:00: Euskal presoen aldeko bazkaria, Patxa plazan.
15:00: Mama'wise taldearen kontzertua, Askatasun plazan.
16:00: Baionako danborrada, Askatasun plazan.
16:30: Karrikaldi, dantzen, buruhandien eta euskal kantuen artean. Hasteko, Orai Bat taldea; ondotik, Aire Ahizpak; gero, berriz ere, dantzak izango dira. 19:00etan, Dantzazpi, eta 20:10ean, Baionan Kantuz ekitaldia.
18:30: South Side Familiaska taldearen zuzenekoa, Paul-Bert plazan.
22:00: Samain merkatuko plazan.
22:00: Corsoaren desfilea.
00:00: Besten bukaera Herriko Etxearen aurrean, musika eta suziri artean. Leon erregea joanen da.