Gay eta lesbianen bandera jarri dute Pasaiako Udalaren San Pedroko ordezkaritzan

2008ko ekainaren 28a
17:21
Entzun
Gaurkoa gayen, lesbianen eta transexualen askapen eguna dela-eta, haien ikur den triangelu arrosa jarri du Pasaiako Udalak (Gipuzkoa) San Pedro auzoko ordezkaritzan.

Mugimendu horren lehen ikurra triangelu arrosa izan bazen ere, azken urteetan ortzadarraren koloreekin egindako bandera nagusitu da kolektibo horien aldarrikapenetan. Gaur dela 30 urte plazaratu zen lehen aldiz bandera hori. Urteurren hori dela eta, Suediako Absolut vodka ekoizle ezagunak ohiko botila zuria aldatu, eta gay eta lesbianen mugimenduaren ikur den ortzadarraren koloreekin egindako beste bat merkaturatu du egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.