Gazte mugimenduak HZrekin bat egin du, eta babesa adierazteko ekitaldia antolatu du datorren hilaren laurako. Ane Ituiñozek Donostian esan duenez, Euskal Herriak Europan herri gisa aurkezteko "aukera bakarra" HZk eskaintzen duena da, "Espainiak eta Frantziak inposatzen dituzten mugen gainetik".
Hauteskundeetan "protagonista" izan nahi dutela esan du Ituiñozek, eta HZ dela "Europa polizial eta ultraliberalari aurre egingo dion zerrenda bakarra".
Beraien babesa azaltzeko, Gazteria libre mugarik gabeko Europan lelopean ekitaldia antolatu dute ekainaren 4an, Iruñean. Arratsaldeko 20:00tan manifestazioa egingo dute Sarasate pasealekutik abiatuta. Manifestazioaren bukaeran ekitaldia egingo dute Anaitasunan, eta gero, kontzertua emango dute Fermin Muguruza eta kontrabandak, Ken 7k, Lehiotikanek eta Elektrotunak.
Gazte mugimenduak babesa agertu dio HZri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu