"Gazteria babesteko" eskatu dute zigortuen gurasoek
Haika-Segi auzian zigortutako gazteen gurasoek agerraldia egin dute Bilbon, eta euskal gizarteari eskatu diote "gazteriari babesa emateko". Beren seme-alabak Gernikako Estatutua indarrean jarri ondoren jaiotakoak direla agertu dute gurasoek, baina, hala ere, gatazka politikoareno ondorioak jasan behar izan dituztela. Auzia konpondu ezean hurrengo belaunaldiak ere egoera bertsuan izango direla ohartarazi duite, eta konponbidearen aldeko deia egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu