"Gaztetxe mugimendua kolpatu dute", dio Euskal Herriko koordinadorak

2011ko irailaren 24a
17:13
Entzun

Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladako Koordinadorak esan du Kukutza bota izanak "gaztetxe mugimendua kolpatu" duela, eta Ertzaintzaren indarkeria salatu du. "Donostiako Zinemaldiko film beldurgarri bat zirudien: tanketak, aurpegia estalita zeramaten boterearen txotxongiloak, herritarrak jipoitzeko hainbat tresna... Gaztetxea hustearekin ez zuten nahikoa, eta egun hauetan Kukutzakoei babesa ematera joandako jendearen kontra oldartzen jarraitu zuten. Dendetara eta tabernetara pertsianak eta ateak apurtzen sartuz, osasun etxera sartu eta mediku txostenak lapurtuz, eta beraien parean jartzen zen edozein erasotuz".

Koordinadoraren arabera, "EAJk bere irizpideetatik kanpo geratzen den edonor kriminalizatu eta jipoitu egiten du".

Kukutzako esperietziarekin "beste gizarte eredu bat posible" dela dio Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladako Koordinadorak. "Autogestioa posible dela erakutsi du, kontsumismo basatiari aurre eginez".

Gogoratu du aurten beste gaztetxe batzuek ere jaso dituztela erasoak: Zallakoak, Gasteizkoak edota Plentziakoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.