Gemma Zabaletak dio "armarik gabeko alternatiba" landu behar dela

2007ko ekainaren 9a
16:17
Entzun
Gemma Zabaleta PSE-EEren legebiltzarkidearen ustez, "armarik gabeko alternatiba" landu behar da eta, ETAk su-etena hautsi duen honetan, "inoiz baino balio handiagoa dauka Ahotsak-en adostasuna lortzeko apustuak. Baliteke, gainera, Ahotsak-ekoa izatea Euskadin dagoen adostasun bakarra".

"Mundu osoak espero dezakeen bezala ez dugu erreakzionatuko", esan du Zabaletak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, "Ahotsak ez delako alderdi politiko bat eta ez duelako inoren esanetara aritzeko premiarik. Korrontearen kontra segitu behar da, inoiz baino gehiago".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.