Eusko Legebiltzarraren osaera

Genero berdintasunerako bezala euskararen sustapenerako kuotak jartzea eskatu du Kontseiluak

2005eko maiatzaren 24a
11:35
Entzun
Eusko Legebiltzarreko Mahai osatu berriaren hizkuntz errealitatearekin kezkatuta agertu da Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua. Izan ere, lehendakariordeak zein idazkariak ez direla euskarazondo mintzatzeko gai nabarmendu du Kontseiluak, eta, ondorioz, Mahaiak eta Eusko Legebiltzarrak euskaraz funtzionate aldera egin daitezkeen urratsak oztopatzen direla.

Nolanahi ere, Izaskun Bilbao legebiltzarburu berriari eskatu dio "euskara erabili eta sustatzeko; euskararen presentzia bermatzeko".

Mahaiko kideena ez ezik, oro har, legebiltzarkideen hizkuntz ezagutza aztertu du Kontseiluak, eta ohartu da haietatik %41,3 ez direla gai hitzaldi bat euskaraz egiteko, "hau da, erdaldunak direla". Hori dela eta, genero berdintasuna bermatzeko egin den bezala, euskararen sustapenerako legebitlzarkideen zerrendak osatzean kuotak ezartzea eskatu du Kontseiluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.