Genero indarkeriak. hildako andreak, kasuz kasu

2010eko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Aurten hildako zazpi emakumeen kasuak, kronologikoki:

ELENA CAL

2010-01-17. Labankadaz hil zuten Elena Cal , Tolosan (Gipuzkoa). 45 urte zituen eta udalerri horretako San Frantzisko elizaren ondoko etxola batean bizi zen orduko bikotekidearekin eta bikotekide ohiarekin batera. Bi gizonezkoak atxilotu zituzten hasiera batean, baina aurrerago Calen bikotekidea libre laga zuten.

AMELIA SANCHEZ

2010-02-08. Ustez semeak hil zuen Amelia Sanchez 65 urtekoa, Barakaldon (Bizkaia). Ertzaintzaren arabera, ama-semeek eztabaida izan zuten, eta semeak labankada bat eman zion amari. Zenbait iturrik esan zuten semeak aurretik hainbat salaketa zituela: bikotekide izandakoari eta amari erasotzea egozten zioten.

ISABEL VELEZ

2010-02-19. Ustez semeak hil zuen, Lasarte-Orian (Gipuzkoa); 48 urte zituen. Ertzaintzak jakinarazi zuen semeak arazo psikiatrikoak zituela, eta amarekin liskarrak maiz zituela. Familiarengandik urruntzeko agindua ere ezarri zioten mutil gazteari. Lasarte-Oriako Udalak neurriak eskatu zituen buruko eriak taxuz artatzeko.

AMELIA AMAYA

2010-07-25. Urruntze agindua apurtu eta Amelia Amaya hil zuen ustez bikotekideak, Bilboko Txurdinaga auzoan. Gizonarekin batera haren anaia eta ama ere atxilotu zituzten, delitua ezkutatzen saiatzea egotzita.

ANNIE FROMENT

2010-09-20. Miarritzen(Lapurdi) hil zuten. Ustez 30 urte lehenago bikotekide izandako gizonezkoak hil zuen, tiroz. Gero hark bere buruaz beste egin zuen.

KRISTINE BOSQUE

2010-11-28. 65 urteko Arbonako (Lapurdi) emakume hau azaroaren 21ean eraman zuten Baionako erietxera, oso larri, eta handik astebetera hil zen. Autopsiak erakutsi zuen litekeena zela estrangulatuta hil izana. Senarra handik egun batzuetara atxilotu zuten, hilketa leporatuta.

CRISTINA ESTEBANEZ

2010-12-06. Barakaldon (Bizkaia) hil zuten, etxean. Estebanez orduko bikotekidearekin zegoen, eta bikotekide ohia agertu zen; ustez biei oldartu zitzaien eta labanaz eraso zien. Estebanez bertan hil zen. Bikotekidea, berriz, larri zaurituta erietxera eraman behar izan zuten. Ustezko hiltzaileak Estebanezengandik urruntzeko agindua zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.