IRAKEN INBASIOAREN ONDORENA

George W. Bush: "Askatasunaren etsailek euren liderra galdu dute"

2003ko abenduaren 15a
19:11
Entzun
Ameriketako Estatu Batuetako presidente George W. Bush pozik agertu da Etxe Zurian eskaini duen prentsaurrekoan, "Baaz alderdiaren tirania amaitu delako". Bushen aburuz, "Saddam Husseinen atxiloketaren ostean, askatasunaren etsaiek euren liderra galdu dute". Kontuak kontu, oraindik "une gogorrak" biziko direla uste du. "Koalizioaren lana gogorra da oso, eta oraindik ere egin beharreko sakrifizioa handia da". Irakeko herriari ere zuzendu zaio Bush. "Hemendik aurrera, Irakeko herria bere berreraikuntzan hasi daiteke buru-belarri".

Bushek ez du argitu epaiketa ez noiz ez eta non izango den. Hala ere,epaiketa "publikoa eta kontrolatua" izan beharko litzatekeela uste du. "Saddamek justizia ukatu zion Irakeko herriari; orain Irakeko herritarrei dagokie bere patua erabakitzea". Irakeko Gobernu Kontseiluko kide Muwafak al-Rubiek ez du baztertzen Hussein hiltzera zigortzea. Buhsek gai horren inguruan iritzi bat baduela nabarmendu du, baina ez du zein den azaldu nahi izan, bere iritziak kasu horretan" gutxi balio" duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.