Gertaeren kronologia

2013ko azaroaren 13a
12:29
Entzun

2002ko azaroaren 13a: Prestige ontziak SOS deia egin zuen 15:15 zirela, Fisterratik 28 itsas miliara zegoela, ur zirritu bat zuela eta. Eskifaiako 24 lagun atera zituzten ontzitik, kapitaina, lehen ofiziala eta makinetako burua izan ezik. Lehen fuel litroak isurtzen hasi zen ontzia. Agintariek porturatzeko baimena ukatu zioten.

2002ko azaroaren 14a: Ontzia atoian eramatea baztertuta, motorrak piztu eta ipar-mendebalderantz abiatzeko agindua jaso zuen.

2002ko azaroaren 15a: Apostoulos Mangouras kapitaina atxilotu zuten. Lehen fuel orbana Sisargas irletatik bost kilometrora zegoen, eta Prestige, Costa da Mortetik 652 miliara. Gero, hegoalderantz eramaten hasi ziren, atoian. Gobernuak ontzia itsaso zabalera eramateko agindua eman zuen.

2002ko azaroaren 16a: Fuela Galiziako kostara iritsi zen; 190 kilometro kutsatu zituen. Hainbat eremutan
arrantza eta itsaskia biltzea debekatu zuten.

2002ko azaroaren 17a: Hirugarren tanke baten haus- tura izan zuen, Rias Baixasen sarrera parean, kostatik 60 miliara. Beste orban bat aur-
kitu zuten kostatik bi miliara.

2002ko azaroaren 18a: Ontziak hegoalderantz jarraitu zuen, atoian, bidean fuela isuriz. Fisterratik 72 miliara zegoen. Fuel olioak kostara iristen jarraitzen zuen, eta eremu zabalagoetan debekatu zuten arrantza eta itsaskia biltzea. Gobernuak krisi kabinetea osatzea erabaki zuen. Costa da Morteko arrantzaleak, beren bitarteko urriekin, isuriari aurre egiteko martxan jarri ziren. Orbanak 50 kilometro inguru zituen.

2002ko azaroaren 19a: Barkua bitan zatitu zen, 08:50 zirela, eta Fisterratik 133 bat miliara hondoratzen, 3.600 metroko sakoneran. Sei egunez 243 miliako (437 kilometro) bidea egin zuen. Hondoratzean 10.000 tona fuel olioko orban handi bat eragin zuen, bigarren marea beltza esan zitzaiona. Lehen mobilizazioak kaleetan.

2002ko azaroaren 20a: Arousako arrantzale eta itsaski biltzaileek ibaiadarraren ahoan hesiak jartzeko eskatu zuten, baina erantzunik ez zuten jaso, eta beren kabuz hasi ziren ontziak.

2002ko azaroaren 22a: Ordurako 20.000 tona fuel olio isuri zirela eta haren konposizioa oso toxikoa zela
baieztatu zuten. Xuntako Ingurumen Kontseilaritza he-
siak jartzen hasi zen. Costa da Mortera fuel olatuek iristen jarraitu zuten.

2002ko azaroaren 23a: Kostaldea garbitzeko hainbat lekutatik boluntarioak iristen hasi ziren. Administra-
zioak ez zien horretarako bitartekorik jarri.

2002ko azaroaren 24a: Kostaldetik 150 kilometrora zegoen orban bat garbitzen hasi ziren kutsaduraren aurkako bi ontzi. Arrantzaren debekua are gehiago zabaldu zen. Plataforma Contra a Burla Negra eratu zuten Santiagon, Nunca Mais-en ernamuina izango zena.

2002ko azaroaren 25a: Asturiasko kostatik gertu le- hen orbanak agertu ziren. Barkua hondoratu zen eremuan fuelak ur azalera ateratzen jarraitzen zuela baieztatu zuen Portugalek.

2002ko azaroaren 27a: Prestigek fuel olioa isurtzen jarraitzen zuela ikus zitekeen satelite bidez. Nunca Mais plataforma aurkeztu zuten. Marea beltzaren jarraipenerako batzordea osatu zuen Jaurlaritzak. Baionan, berriz, boluntarioak hartzeko leku bat prestatu zuten.

2002ko azaroaren 28a: Ontziko fuel olioak toxizitate
maila oso handia zuela baieztatu zuten adituek, eta elikadura katean urtetan mantenduko zirela. Hainbat hedabidek gobernuaren txosten bat kaleratu zuten, 20.000 tonako isuria aitortzen zuena. Bigarren marea
beltza kostatik 50 kilometrora zegoen. Galiziako Xuntak herritarrei «okerrenerako prestatzeko» deia egin zien.

2002ko azaroaren 29a: Muxian agintarien jarrera sa-
latu zuten 3.000 lagunek, Nunca Mais-ek deituta.

2002ko azaroaren 30a: Portugalek baieztatu zuen
ontziak fuela isurtzen zuela.

2002ko abenduaren 1a: Galizian inoiz ikusitako mani-
festaziorik handiena Santiagon; 200.000 lagunetik gora bildu ziren protestan, halakorik  nunca mais, inoiz gehiago ez dadila izan exijitu eta agintarien kudeaketa salatzeko. Bigarren marea beltza kostara iritsi zen.

2002ko abenduaren 2a: Are gehiago zabaldu zen arrantzarako debekua.

2002ko abenduaren 3a: Fuel olioa Asturiasera laster iritsiko zela iragarri zuten. Hiru urte lehenago gertatu-
tako  Erika ontziaren hondamendiaren harira hartutako neurriak aplikatzeko eskatu zien Europako Batzordeak estatukideei.

2002ko abenduaren 4a: Marea beltza Rias Baixasen atarira, Cies irletara eta Asturias, Kantabria eta Portugalgo kostaldeetara iritsi zen; Euskal kostaldea eta Frantziakoa ere arriskuan zeuden. Raxoik esan zuen erregaia ez zela Rias Baixasen sartu, etam sumindu egin ziren erregaia ez sartzeko arrantza tresnekin lanean ari ziren lagunak.

2002ko abenduaren 5a: Madrilek 500 militar bidali zi- tuen garbiketa lanetarako. Ontziak fuela isurtzen jarraitzen zuela baieztatu zuen Nautilus batiskafoak, urpeko irudien bidez. Hori aitortu zuen Raxoik, baina “haritxo txikiak” zirela adieraziz. Galiziako kostaldeko 1.121 kilometrotik 913tan zegoen arrantzarako debekua. Milaka boluntario Galiziara bidean ziren, garbiketan laguntzeko.

2002ko abenduaren 6a: Boluntarioek Galiziara iristen jarraitu zuten —tartean, Euskal Herritik—. Astebetean
marea beltza Frantziara iritsiko zela zioen Parisek, baita Ipar Euskal Herrira ere, eta hainbat ontzi prestatu zituen aurre egiteko. Portugalek ere egoerari aurre egiteko planak jarri zituen martxan. Bizkaira
lehen orbanak iritsi ziren.

2002ko abenduaren 7a: Asturiasen kosta osora iritsi zen marea beltza, eta Kantabriakoan, 150 kilometro, 31 hondartza eta San Vicente de la Barquerako ibaiadarra kutsatu zituen. Jaurlaritzak kosta “blindatzeko” asmoa agertu zuen, ondorengo egunetan 2.000 tona fuel iristeko arriskua zegoela eta.

2002ko abenduaren 8a: Lehen fuel arrastoak iritsi ziren Gipuzkoako kostaldera.

2002ko abenduaren 9a: Nautilek pitzadura gehiago topatu zituen Prestigen.

2002ko abenduaren 10a: Madrilek aitortu zuen eguneko 125 tona erregai isurtzen ari zela  Prestige; 14 pitzadura zituen popan eta proan; batzuk metro bat zabal ziren.

2002ko abenduaren 11: Hirugarren marea beltzaren zain zeuden kostaldean. Galiziako hiru unibertsitatetako dozenaka zientzialarik manifestu bat kaleratu zuten neurriak eskatzeko. Milaka lagun atera ziren berriro kalera, hainbat herritan.

2002ko abenduaren 14a: Jose Maria Aznar gobernu- buruaren lehen bisita Galiziara, protesta artean.

2002ko abenduaren 17a: Gose greba hasi zuten hainbat ontzitako patroiek, erregaia garbitzeko baliabideak eskatzeko. Espainiako printzearen bisita zela eta, liskarrak eta protestak Vigon.

2002ko abenduaren 20a: Hirugarren marea beltza Costa da Mortera iritsi zen, eta ordurako garbituta zeuden hainbat gune berriz zikindu ziren. Ontziko pitzadurak zigilatzen hasi ziren. Hilabetez jardun zuten horretan.

2002ko abenduaren 22a: Gipuzkoan alerta egoera ezarri zuten, orban gehiago kostaldera iristear zirelako.

2002ko abenduaren 23a: Fuel gehiago Bizkaira.

2002ko abenduaren 26a: Lapurdiko kostatik gertuago hauteman zuten fuela.

2003ko urtarrilaren 13a: Galipota arrasto gehiago hemezortzi euskal hondartzatan.

2003ko urtarrilaren 17a: Euskal Herriko eta Kantabriako kostaldetik ehun arrantzontziko flota bidali zuten, fuel orban handi bat kontrolatzeko.

2003ko urtarrilaren 27a: Haizeak euskal kostaldea or- dura arteko egoerarik txarrenean utzi zuen. Gipuzkoako kostan hamar tona jaso zituzten egun bakar horretan.

2003ko urtarrilaren 28a: Kereila kriminala aurkeztu zuen Nunca Maisek Corcubiongo epaitegian, kalteen arduradun nagusi jotzen zituenen aurka. Bizkaira orban gehiago iritsi ziren.

2003ko urtarrilaren 30a: Eguraldi txarrak bilketa oztopatu, eta fuela masiboki iritsi zen euskal kostaldera.

2003ko otsailaren 10: Ordura arte 2.000 boluntariok eman zuten izena euskal kostaldea garbitzeko.

2003ko otsailaren 11: Euskal flotaren lanak 7.700 tona fuel iristea saihestu zuen.

2003ko abuztuaren 15a: Bost euskal hondartzatan bainua debekatu zuten.

2003ko irailaren 9a: Fuel gehiago ekarri zuen haizeak.

2003ko irailaren 16a: Bizkai eta Gipuzkoako kostatik udan 1.015 tona erregai bildu zituztela jakinarazi zuten.

2003ko azaroak 10: Hainbat ikerlanek frogatu zuten euskal kostaldea fuelagatik gehien kalteturiko bat zela.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.