Gimenez: "De Juana libre uzteko eskatu nuen, ez zuelako deliturik egin artikuluetan"

2007ko martxoaren 13a
11:45
Entzun
Joaquin Gimenez epailea izan zen otsailaren 12an Espainiako Auzitegi Gorenean Iñaki de Juana presoaz erabakia hartu zuenetako bat, eta absoluzioa eskatu zuela esan du gaur Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "De Juana libre uzteko eskatu nuen, ez zuelako deliturik egin [Gara-ko] artikuluetan". Perfecto Andres Ibañez epaileak ere gauza beraren alde egin zuen. Gorenak hiru urteko kartzela zigorra jarri zion "mehatxu ez terroristengatik". Aurrez, Auzitegi Nazionalaren hamabi urtekoa jarri zion, "mehatxu terroristengatik".

Gimenezek esan du De Juanaren artikuluetan "zakarkeriak" zeudela, "baina horiek baino ez zeuden, ez zegoelako mehatxu zehatzik".

Epaileak adierazi duenez, bazekiten "gaia oso konplexua" zela iritzi publikoaren aurrean, "eztabaida askotan arrazionalitaterik ez zegoelako, baina arrazionalitatearen diskurtsoa behar da: De Juana izan zena izan zen eta gaur dena da, epaitu egin zuten, zigortu, bete zuen zigorra eta orain epaitu behar zena egunkari batean ateratako bi artikuluak ziren".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.