Gipuzkoako EAJk ANVren kontrako zentsura mozioak aurrera eramango dituela azpimarratu du Egibarrek

2008ko apirilaren 14a
14:13
Entzun
EAE-ANVren kontra EBBk udaletan bultzatuko dituen neurriekin bat egiten du EAJren Gipuzkoako zuzendaritzak, eta herrialde horretako hautetsiek ANVkoen kontrako mozioekin bat egingo dute. Hala ziurtatu du Joseba Egibar GBB Gipuzku Buru Batzarreko lehendakariak ETB2KO El Punto saioan.

Hain zuzen ere, Egibarrek garrantzia kendu dio joan den ostiraleko bilkuran EAJren Gipuzkoako Lurralde Batzarrak hartutako erabakiari; hots, EBBri zentsura mozioen ekimenarekin ez dagoela ados adierazteari. Buruzagi jeltzaleak esan du herri batzarbatek bultzatutako ekimena izan zela -hain justu, Egibar beraren Antiguako batzarrak buultlzatua-, eta bozkatu aurretik argi geratu zela EBBk hartua zuela erabakia eta Gipuzkaoko hautetsiek bat egingo zutela EBBk esandakoarekin.

Egibarrek ukatu egin du EAJren barruan erabat banatutako bi ildo daudela, eta hori zenbait komunikabidek eman nahi duten irudia dela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.