Gizarte eragileek salatu dute Nafarroako Gobernuak jada ez dituela artatzen paperik gabeko etorkinak

2012ko abuztuaren 17a
12:29
Entzun

Nafarroako Gobernuak paperik gabeko etorkinak Osasunbidean artatzeko araudia oraindik zehaztu gabe daukan bitartean, paperik gabeko etorkinak jada ez dituztela artatzen salatu dute Medicos del Mundo elkarteak eta hainbat gizarte langilek. Legea irailaren 1ean sartzen da berez indarrean. Noticias de Navarra egunkariak argitaratu du informazioa. 

"Legea aplikatzen ari dira. Arretarik jaso ez duten etorkinak daude. Hamaika aitzaki jartzen dizkiete eta gurekin badoaz bakarrik artatzen dituzte, ahalegin handian ostean", azaldu du Medicos del Mundo elkarteak. Gizarte eragileek esan dutenez, etorkin papergabeei ez zaie Osasunbideko txartelik ematen eta behin-behinen emandako txartelak iraungitzea utzi dute baita apirilaren 30aren aurretik erroldatu ziren etorkinen kasuan ere. 

Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak iragarri zuen Nafarroak ez dituela artatuko maiatzaz geroztik erroldatu diren etorkin papergabeak. "Apirilaren 30a bitarte erroldatutako etorkinei, paperik ez badute ere, orain arte bezala bermatuko zaie osasun arreta", zehaztu zuen Osasun kontseilari Marta Verak. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.