Erreakzioak

Gizartearen batasuna eta alderdien arteko akordioa aldarrikatu du EAJk ETArekin amaitzeko

2004ko martxoaren 11
13:34
Entzun
Josu Jon Imaz EAJren EBBko presidenteak gizartearen batasuna eta alderdien arteko akordioa aldarrikatu du ETArekin amaitzeko, "hori baita euskal gizartearen zein espainiakoaren lehentasunezko helburua".

EBB Euzkadi Buru Batzarraren izenean Imazek irakurri duen adierazpenak dioenez, "ETAk Madrilen eragin duen tragedia nazkagarria" gaitzesten dute, eta biktimei eta haien senideei elkartasuna adeirazi. "Gaur denok gara madrildarrak, eta guztiok gara ETAk Madrilgo kaleetan eragin duen tragediaren biktima; gure bihotza han dago", azpimarratu du Imazek.

EAJren arabera, Madrileko "sarraskiak ETA zer den argi erakusten du: mina eta tragedia eragiteko erakundea, eta demokraziaren eta elkarbizitzaren aurkako mehatxua". "Gizateriaren tragedia" izateaz gain, "demokraziaren aurkako atentatua" dela nabarmendu dute. "Inoiz baino gehiago, EAJk sistema demokratikoaren aldeko konpromisoa" berresten du. "ETAk gizartea zatitu nahi du, euskal gizartearen eta espainiakoaren arteko zatiketa bilatzen du, eta alderdi politikoen arteko konfrontazioa", zehaztu du Imazek.

"Gizartearen batasuna eta alderdi politikoen arteko akordioa ETArekin amaitzeko ezinbestekoa da, elkarbizitza egonkortzeko eta ETAri aurre egiteko, hori baita euskal gizartearen zein espainiarraren lehentasuna", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.