Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Basaurin (Bizkaia), emakume bati genitalak erakustea eta haren atzetik joatea egotzita.
Kalero auzoan gertatu zen, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailaren arabera. Emakumezkoa artatu behar izan zuten, antsietate krisiagatik.
Gizonezkoak aurrekariak dituela jakinarazi dute iturri berdinek.