Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekideak tratu txarrengatik salatu ostean

2008ko abuztuaren 29a
15:37
Entzun
Bilboko udaltzainek 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Deustua auzoan -behiala herria izana-, haren bikotekideak tratu txarrengatik salaketa jarri ostean.

Bikotekideak -39 urteko emakumea- azaldu zuenez, duela 15 urtetik maitasun harremana dauka gizonarekin, eta lau seme-alaba dituzte biek. Gizonaren aldetik tratu txarrak jasaten dituela salatzera joan zen asteartean Udaltzainen bulegora. Emakumearen esanetan, gizonak "arazo handiak" ditu, "oso jeloskorra delako", eta horiek alkoholarekiko duen menpekotasunaren ondorioz areagotu egiten dira.

Salaketa jartzearen arrazoia astelehenean gertatu zen, andraren berbetan. Honen bertsioaren arabera, gizona "edanda eta zarata eginaz" heldu zen etxera, eta horrek umeak eta bera itzarri zituen. Jarreragatik kontuak eskatu zizkion, eta gizona irainka eta aurpegian zaplaztekoak ematen hasi zitzaion. Orduan emakumeak etxetik alde egitea eta senide batengana joatea erabaki zuen. Biharamunean jarri zuen salaketa, udaltzainen bulegoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.